Legar zementua – Zementuzko lurzorua
Lur eta legar zementua fabrikatzea eta zabaltzea Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan
ORSAk GC-600 instalazio mugikor bi ditu, errendimendu handikoak (600 t ordukoak), zementuzko lurzorua eta legar-zementua egiteko. Instalazio finkoen aldean, mugikorrek abantaila handi bat dute: fabrikazioa eta obran jartzea optimizatu egiten da; izan ere, obra-materialak berrerabiliz, horiek eta azken produktua gutxiago mugitu behar dira, eta horrela energia aurrezten da.
Gure laborategian aldez aurretik aztertzen ditugu lan-formula lortzeko erabiliko ditugun materialak, eta bukatutako unitatearen kalitate-kontrola ere burutzen dugu. Horrela, irtenbide integrala eskaintzen dugu.