Berdintasun plana

EyT Orsak gizon eta emakumeen arteko aukera eta tratu berdintasunaren aldeko politikak ezarri eta garatzeko bere konpromezua adierazten du, sexuan oinarrituta zuzenean edo zeharka diskrimintu gabe, eta erakundearen baitan berdintasun erreala lortzeko neurriak bultzatu eta sustatuko ditu, Emakumeen eta gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege organikoan definitzen den bezala, eta helburu horrekin lehenengo Berdintasun aukera Plana 2016 egin du.

Plan honek bere egiten ditu emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko 3/2007 Legeak biltzen dituen printzipioak:

  • Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa
  • Berdintasun-printzipioa arauen interpretazio eta aplikaziora barneratzea.
  • Enplegua lortzean, prestakuntza eta lanbide aurrerakuntzan, eta lan baldintzetan tratu eta aukera berdintasuna lortzea.
  • Zuzeneko eta zeharkako bereizkeria saihestea.
  • Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena saihestea.
  • Bereizkeria, haurdunaldiarengatik edo amatasunarengatik saihestea.
  • Ukigabetasuna errepresalien aurrean.
  • Bereizkeriazko jokabideen ondorio juridikoak.
  • Ekintza positiboak.
  • Babes judizial eragingarria.
  • Froga.

Aipaturiko printzipioak aurrera eramango dira Berdintasun Plana (2016-2019) ezarriz, hobekuntzarako ekintzak ditu bere baitan eta emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko bidean aurrera egitea helburu nagusi duena, eta ondorioz, baita gizarte osoan ere.

EU