Asfalto salmenta lantegian

Gure instalazio handietan, egitura estalia dugu, eta bertan pilatzen ditugu osagai diren materialak, kutsatzeko arriskurik gabe.

ORSA garapen eta eraikuntza iraunkorren alde dago, eta errepide zaharrak birgaitzetik lortutako materiala erabiltzen du nahaste berrietan, horretarako beharrezkoa den teknologia baitu, eta, horrela, gutxitu egiten du material horien kudeaketak eragiten duen inpaktua.

Era berean, gure instalazioak prestatuta daude nahaste epelak eta hotzean emultsioz egiten direnak fabrikatzeko, eta ohiko nahasteak baino tenperatura baxuagoan egiten direnez, gutxitu egiten da erregai fosilen kontsumoa eta atmosferara egiten diren isuriak.

Gure produktu guztiek EE homologazioa dute eta fabrikazio-prozesuan kalitate-sistema zorrotza erabiltzen da, AENORek ISO 9001 arauaren arabera ziurtatutakoa.

Gure bezeroek behar duten materiala eskura dezakete, gure instalazioetara etorrita.

EU