Lurzoru egonkortua zabaltzea
Lurrak aprobetxatzeko irtenbide integrala eskaintzen dugu, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan egonkortuta.
Ingurumen-faktoreak eta ekonomikoak kontuan hartuta, azpiegitura-lanetan komenigarria da tokian tokiko materiala berrerabiltzea bide-zorua egiteko.
ORSAk baditu beharrezko teknika eta ekipamenduak, lurzoruak obran bertan birziklatzeko, bai modu lehorrean, karea edo zementua erabiliz, bai modu hezean, printzipioz botatzekoak ziren hondeaketa-materialak zabaldegiak egiteko aprobetxatuz.
Gure laborategian aldez aurretik aztertzen ditugu lan-formula lortzeko erabiliko ditugun materialak, eta bukatutako unitatearen kalitate-kontrola ere egiten dugu. Horrela, irtenbide integrala eskaintzen dugu.