Nahasketa bituminosoen EE markatua
ORSAK fabrikatzen dituen nahasketa bituminosoek AENOR erakundeak igorritako Ekoizpen Kontrola Egiaztatzen duen EE Adostasun Ziurtagiria daukate, Eraikuntza Produktuak merkaturatzeko baldintzak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 9ko 305/2011 Europar Araudiaren arabera. Europar Araudi honek, eraikuntzako produktuak merkatuan sartzeko baldintzak finkatzen ditu arau armonizatu batzuen bitartez, zeinetan eraikuntzako produktuen oinarrizko ezaugarrien araberako prestazioak nola adierazi azaltzen duten.
Ekoizpen kontrola UNE EN 13108-21 arauaren arabera burutzen da, eta hasierako entseiu motaren zahaztapenak UNE EN 13108-20 arauaren arabera burutzen dira.
Produktuaren zehaztapenak eta prestazioak UNE EN 13108 arau multzoaren arabera zehazten dira (1. zatitik 7. zatira).